Haize Oihalak

  • 1. Urazalean
  • 2. Gudu Zelaia
  • 3. Sahatsaren loa
  • 4. Xuban
  • 5. Itsas Aldetik
  • 6. Ilunabarra
  • 7. Udazkeneko Oihala
  • 8. Hiru Otso Maldan Gora
  • 9. Tximeletaren Hegaldia
  • 10. Abuztuko Oihala
  • 11. Adiskide bati
  • 12. Gartxot
  • 13. Abenduko Haizea
  • 14. Ortzimugan
Haize Oihalak

Haize oihalak bere lehen diskoa duzu. Konposizio, moldakuntza eta interpetazio lan borobil honetan Pello Ramirez-ek, pianoa, celloa eta akordeoiaren urrezko hariak erabiliz, bere musikaren zetazko oihalak etorri handiz josten ditu: hamalau pieza aske airearen laztangarri.
Juantxo Zeberio eta Alberto Aranburu-ren laguntzak piano zenbaiten interpretazioan, hala nola ekoizpen artistiko asmatuak ere, ahalik eta erarik zuzenekoenean grabatzeko aukera erreztu dute. Sonidoa, azkenik, gardena eta sosegatua duzu, hauskor bezain intentsoa eta, era berean ikaragarri espresiboa.