• pello ramírez flysch zumaia

Pello Ramírez

Pello Ramírez akordeoiaren bidetik hasi zituen musika ikasketak oraindik umea zela. Gero, Roma Jablonsky maisuarekin osatu zituen violoncello goi mailako ikasketak Donostiako udal kontserbatorioan, ohorezko aipamendua lortuz.

Bere ibilbidea interpretazio eta konposizio arloetara lotuta joan da beti. Aipatzekoa da ere estudioko musikari bezala bere lan emankorra. Horretaz gain, irakaskuntza arloan, cello, akordeoi eta armonia irakasle da Ordiziako musika eskolan.

Hainbat soinu banda sortu ditu antzerki telebista eta dokumentalentzako. Hala nola, Haize Ohialak, bakarkako lehen diskoa edota Eskuz Lurarri bere bigarrena.

Diskagintza alorrean 100etik gora zenbatu daitezke kolaborazioen zerrendan.

pello ramírez